XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
02
Berebiziko istilua sortu daEuropar Batasuneko Justizi Auzitegiak mugak anulatu dizkie jokalari europarrei.
Inor traspasatzeko trabarik ezin da ipini.
LUXENBURGO
Langileen zirkulazio-askatasunaz indarrean dagoen legislazio komunitarioaren kontrakoa dela kluben artean futboleko jokalariak traspasatzeko sistema, diktaminatu zuen atzo Europar Batasuneko Justizi Auzitegiak.
Berebat, futbol-zelaian simultaneoki sar daitezkeen jokalarien kopurua mugatzen duten arauak ere ilegalak direla adierazi dute epaile komunitarioek.
Auzitegi komunitarioak diktaminatu duenez, jokalarien traspasoak eta partidu bakoitzeko zenbat jokalari atzerritarrek joka dezaketen erabakitzen duen araua Erromako Itunaren kontrakoak dira.
Aldi berean, gogoratu zuen,
Epaian zehatz esaten da, Erromako Ituneko 48. artikulua
Arau horien arabera,
Jean Marc Bosman jokalari belgikarrak egin zuen eskeari erantzunez diktaminatu du auzitegi komunitarioak.
Bigarren Dibisioko Dunquerke klub frantsesera traspasatu ondoren, klub honen eta Lieja klubeko jokalari honen ekipoaren artean konponketa ekonomikorik ez zelako, jokatu gabe geratu zen jokalari belgikarra.
Futbol europar modernoan, alabaina, indarren dira arau horiek.
Auzia joan zen irailaren 20an sortu zen, Carl Otto Lenz, Europar Komunitateko Justiziako fiskal nagusiak ilegal zirela kontsideratu zuenean.
1993ko urtarrilaren 1ean Merkatu Bakarra indarrean jarri zenez geroztik langileen zirkulazio-askatasunaz Europar Batasunean diren arauen kontrakoak direla esan zuen Lenz fiskalak, ilegalak beraz.
Bide beretik, Karel Van Miert Konpetentziaz arduratzen den komisari europarrak atzo Bruselan esan zuenez, Europar Batasuneko Justizi Auzitegiko epaia ezagutu ondoren,
Epaiaren berri izan eta Van Miert komisariak berehala prentsaurrekoan esan zuenez, sententziak
Konpetentziaz arduratzen den komisario europarrak adierazi zuenez; auzitegiren epaiak zorrotz azpimarratzen du
Europar Ekonomi Elkarte osoan aplikatu behar dela epaiak erabakitzen duena esan zuen Van Miert jaunak eta zuzenbide komunitarioa Europar Batasun osoan aplikatzen dela, horretaz oraindik banaka batzuk konturatu ez diren arren.
Teorian, adierazi zuen, bihar bertan, igandean, edozein ekipo profesional komunitariok osa lezake ekipoa jokalari komunitario ez nazionalekin.
Orain arte juridikoki zertu diren kontratu guztiak epaia diktaminatu baino lehen indarrean ziren arauen arabera betearaz daitezkeela, esan zuen, baina gaurgero auzitegi komunitarioak erabaki duen arabera jokatu beharko dela.
Batasunaren alde BosmanJean Marc Bosman jokalariak, bestalde, futbol europarraren oinarri juridikoaren kontra bost urteko auzia irabazi duenak, Europar Batasuneko Justizi Auzitegiak ilegal jo dituen arau deportiboen kontra bat egiteko eskatu die jokalariei.
Futbol profesionaleko jokalariek erakutsi dioten solidaridadeagatik, eskerrak eman dizkie.